XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMAZTEAREKIN Proxperok, bere amaren nahia bete zuen eta hantxe eraman zuen andre gaztea etxera.

Orain Proxperoren bizitza aldatzera doa.

Hemendik aurrera ez da amaren esanak betetzea aski izango, orain Perpetuarenak ere bete beharko ditu.

Hala ere, ama-errainak ados jarriz gero, gaitzerdi.

Okerrena, biek gauza ezberdina eskatzen ziotenean.

Nori kasu egin?.

Ez dugu ahaztu behar, Perpetuak ez ezik, oraindik amak ere asko maite zuela bere Proxpero.

Eta orain arte gure etxekoandrea andre berriaren zale eta eske bazen ere, esan behar da, orain inbidia pixkat baziola.

Inbidia bakarrik ez, beldur pixarren bat ere bai; etxeko agintaritza bere esku zegoen, eta etxekoandre berriak kenduko ote zion beldur zen.

Bi atsoen arteko saltsak zirela eta, gure Proxpero ez zen asko apuratzen.

Hark bere martxa jarraitzen zuen, eta tarteka moñoñoari ere ederki ematen zion.